Hurrengo astean salduko dituzte Ibarrako festetako helduen danborradako afarirako txartelak

Ataria 2023ko uztailaren 11

Abuztuaren 24ean, San Bartolome egunean, izango da helduen danborrada. Afarirako txartelak uztailaren 17an eta uztailaren 20an jarriko dituzte salgai, San Bartolome plazan.

Aurten, jaiak hasi aurretik egingo dituzte helduen danborradako entseguak, abuztuaren 21ean eta 22an, 20:15ean, eta danborradaren egunean, 17:15ean. Danborrada, 19:30ean hasiko da San Bartolome plazan.

Danborradaren ondoren, afaria egingo dute San Inazio auzoan. Afarira joateko txartelak aurrez erosi beharko dira. Uztailaren 17an eta 20ean jarriko dituzte salgai, 18:30etik 20:30era, San Bartolome plazan. Afaltiar bakoitzak 21 euro ordaindu beharko du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!