Uztailaren 17an hasiko dira Ibarrako kuadrillen eguneko bazkarirako txartelak saltzen

Ataria 2023ko uztailaren 6a

Aurten abuztuaren 27an izango da San Bartolome festen barruan ospatzen den kuadrillen eguna; egun horretarako txartelak salduko dituzte datozen asteetan, Zubiaurre tabernako terrazan.

Ibarrako San Bartolome jaietan, abuztuaren 27an, igandea, kuadrillen eguna ospatuko dute. Egun horretako antolaketaz arduratzen den Etxea nitxek kuadrillak bazkarirako txartelak salgai jarriko ditu datozen asteetan.

Guztira, lau egunetan egongo da aukera txartelak erosteko:

  • Uztailak 17, astelehena
  • Uztailak 20, osteguna
  • Abuztuak 1, asteartea
  • Abuztuak 3, osteguna

Zubiaurre tabernako terrazan egongo dira txartelak saltzen, 19:00etatik 21:00etara bitarte. Txartel bakoitzaren salneurria 25 euro izango da; epez kanpo eskuratuz gero, 40 euro ordaindu beharko da txartel bakoitzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!