Gazteen lekutik

Gaztezulotik, Ibarrako gazteekin

Ataria 2023ko uztailaren 14a

Ibarrako Azkue auzoan dute kokatuta Gaztezulo eta bertatik osatu dugu gaurko Gazteen Lekutik saioa, hamaika gaztetxok kontatzeko dutenarekin.

Adin ezberdinetako gazteak jarri dira mikrofono aurrean, hamaika gaztetxo denera. Izaskun Urrestarazu, Iraia Labaka eta Mikel Lekuona hezitzaileek dute Gaztezulo kudeatzeko ardura, eta bertako jarduerez, herriko bizitzaz, gazteen ohiturez, musikaz edota etorkizunaz aritu gara guztiekin. Honako hauek hartu dute parte saioan: Mikel Gomez, Amaia Lopez, Nahia Varela, Nahia Tabernero, Garoa Labaka, Ugaitz Zabala, Maialen Romero, Urki Tolosa, Eneko Gonzalez, Markel Agirrezabala eta Oihan Paz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!