Bigarren legealdia abiatu du Igor Zapirainek

Ataria 2023ko ekainaren 17a

Goizean hartu dute kargua Ibarrako hautetsi berriek. Beste lau urte egingo ditu alkatetzan Zapirainek.

EH Bilduk irabazi zituen hauteskundeak joan den maiatzaren 28ko udal hauteskundeetan. Aurreko legealdian baino zinegotzi bat gehiago izango du koalizioak, zazpi orotara. Hiru zinegotzi izango ditu EAJk eta bakarra PSE-EEk.

Igor Zapirainek jarraituko du datozen lau urteetan alkate Ibarran gaur aginte makila jaso ondoren.

Zapirainekin batera, Ibarrako udalbatza ondorengo hautetsiek osatuko dute:

  1. Igor Zapirain Lizarribar (EH Bildu)
  2. Nagore Zubillaga Garmendia (EH Bildu)
  3. Alberto Sukia Telleria (EH Bildu)
  4. Irati Altuna Ijurko (EH Bildu)
  5. Jesus Peñagarikano Labaka (EH Bildu)
  6. Nekane Lazkano Prieto (EH Bildu)
  7. Julen Urrestarazu De La Iglesia (EH Bildu)
  8. Rodrigo Vilar Aranda (EAJ)
  9. Juan Luis Cid Conde (EAJ)
  10. Estrella Belen Flores Navarro (EAJ)
  11. Juan Fernando Narciso Perianes (PSE-EE)

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!