Eskualdeko emaitza guztiak:
Igor Zapirain Lizarribarren EH Bilduk eskuratu ditu boto gehien, 993. Bigarren EAJ geratu da 517 botorekin eta PSE-EE hirugarren 154 boto jasota. Baliogabeak 20 boto izan dira, 37 zuri eta %44,58-eko abstentzioa izan da.
Beraz, Igor Zapirainek alkate izaten jarraituko du datozen lau urteetan. Eguna urduri igaro bazuen ere, emaitza jakin bezain laster pozik agertu zen; «2019ko hauteskundeetatik boto kopurua ez dugu ia jaitsi, eta gainera, zinegotzi bat gehiago izatea lortu dugu. Kezkatzen gaituen gauza bakarra abstentzioaren igoera izan da».
Izan ere, aurtengo bozetako abstentzioa %44,58koa izan da, duela lau urteko hauteskundeetan baino %9,89 handiagoa. Hala ere, hemendik aurrera neurri batzuk hartuko dituztela esan zuen alkateak, «igoera horren zergatia jakiteko».
Aurrera begira, lanean jarraitzeko asmoa eta gogotsu daudela adierazi zuen alkateak, eta, bereziki, jendearen hitza entzuten jarraituko dutela aitortu zuen, «hori da gure leloetako bat, beraz, horrekin aurrera jarraituko dugu».
Ibarrako EH Bilduri bozkatu zieten herritarrentzako esker hitzak ere izan zituen: «Mila esker gugan sinesten duten herritar guztiei. Azkenean, lau urte oso gogorrak izan dira, bi urte erabat geldirik egon behar izan dugu pandemiaren ondorioz, eta gertutasun hori eskertzekoa da».
Igaro diren azken lau urteetan alderdian egon diren zinegotzientzat esker hitzak ere izan zituen, eta animoak eman zizkien zinegotzi berriei.
Hemen gaurko informazio guztia.
Ibarrako udalbatza ondorengoek osatuko dute:
- Igor Zapirain Lizarribar (EH Bildu)
- Nagore Zubillaga Garmendia (EH Bildu)
- Alberto Sukia Telleria (EH Bildu)
- Irati Altuna Ijurko (EH Bildu)
- Jesus Peñagarikano Labaka (EH Bildu)
- Nekane Lazkano Prieto (EH Bildu)
- Julen Urrestarazu De La Iglesia (EH Bildu)
- Rodrigo Vilar Aranda (EAJ)
- Juan Luis Cid Conde (EAJ)
- Estrella Belen Flores Navarro (EAJ)
- Juan Fernando Narciso Perianes (PSE-EE)