Ibarrako sokatira taldea omendu dute herritarrek

Ataria 2023ko martxoaren 25a

Munduko sokatira txapelketan bi brontzezko domina lortu dituzte ibartarrek. «Ibarraren izena nazioartean zabaltzeagatik» eskerrak eman dizkie Igor Zapirain Ibarrako alkateak.

Sokatira taldearen inguruko hainbat herritarrek udalari omenaldi bat egiteko asmoa zutela esan zioten. Munduko txapelketan lortutako emaitzak txalotzeko, herriko plazan antolatu zuten ekitaldia elkarlanean. Atzo, 19:00etan, gauzatu zen omenaldia. Alurr dantza taldeko kideek ere parte hartu zuten, agurra dantzatuz. Bertaratuek gogotik egin zieten txalo tiratzaileei, eta Mahalak ere bere ekarpena egin zuen, Jokin Arrospideren eskutik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!