Ibarrako alkateak Koldo Cidek jasandako erasoa arbuiatu du

Ataria 2023ko urtarrilaren 27a

Igor Zapirainek joan den larunbateko Ibarrako gertaria salatu du, alkate adierazpen baten bidez.

Onartutako alkate adierazpenean "korporazioko kide batek jasan duen erasoa" arbuiatu du, eta bere elkartasuna eta babesa adierazi die Koldo Cidi eta baita bere senitarteko eta gertukoei ere. "Irmoki adierazi nahi dut ez mota honetako ez beste inolako erasoek ez dutela lekurik Ibarrako herrian", gaineratu du. Era berean, bere esker ona adierazi die erasoaren unean bertan zeuden herritarrei, "beraiek gelditu baitzuten erasoa". "Azkenik, elkarbizitza helburu izaki, eraso honetaz egiten ari den instrumentalizazio politiko oro salatzen dut, gure herriaren izen ona eta eguneroko errealitatea desitxuratzea beste helbururik ez dutenak", adierazi du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!