Bertan behera utzi dute Treba Gazteak programaren saioa Ibarran

Ataria 2023ko urtarrilaren 18a

Bihar, osteguna, Ibarrako Gazte Zulon egin asmo zuten ‘Sexkuntza: Nolakoa da nire sexualitatea?’ tailerra bertan behera utzi dute gutxieneko parte hartzaile kopurua osatu ez delako.

Treba Gazteak programaren barruan, tailerra egin asmo zuten bihar Ibarrako Gazte Zulon. ‘Sexkuntza: Nolakoa da nire sexualitatea?’ saioa egitekoa zen 16 eta 22 urte arteko gazteei  bideratuta. Gutxieneko parte hartzaile kopurua osatu ez denez, bertan behera utzi dute saioa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!