Manu eta Mikel Gorostiagak irabazi dute XI. Babarrun Lehiaketa herrikoia

Ataria 2022ko abenduaren 5a

Euskararen Eguna aprobetxatuz, babarrunaren festa ere ospatzeko tartea hartu zuten larunbatean Ibarran; goizean zehar babarrun platerkada goxoena nork prestatuko lehian izan ziren 13 bikote ibartar.

Hauspoa elkarteak antolatuta XI. Babarrun Lehiaketa herrikoia ospatu zuten larunbatean.Denera 13 bikotek hartu zuten parte San Bartolome plazako aterpean egindako lehiaketan, eta Manu eta Mikel Gorostiaga izan ziren plater goxoena prestatu zutenak. Mila Jauregik eta Eva Zubelzuk eskuratu zuten bigarren saria eta hirugarren sariarekin ospatu zuten eguna Ainhoa Muñagorrik eta Manke Davilak.

Argazkiak: Hauspoa elkartea

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!