Euskararen Eguna 2022

Babarrun festan murgildu dira ibartarrak

Leyre Carrasco 2022ko abenduaren 3a

Hauspoa elkarteak babarrun festa herrikoia antolatu du gaur Ibarran. Lehiaketa gastronomikoa, bazkari herrikoia eta arratsaldea kantuan ibiliko dira herrian zehar.

Goizean goizetik herriko sukaldariak babarruna prestatzen aritu dira Ibarrako plazan. Hamaika bikote izan dira guztira lehiaketan parte hartu dutenak. Hauspoa elkarteko antolatzaileek kilo erdi babarrun eta ura baino ez diete eman parte hartzaileei. Hortik aurrera bikote bakoitzak babarruna prestatzeko artea erakutsi behar izan du. Izan ere, plater goxoena sukaldatzen zuen bikoteak saria jaso du.

Gainontzeko herritarrek ere babarrunak probatzeko aukera izango dute eguerdian plazan bertan egingo duten bazkari herrikoian. Hala ere, festak arratsaldean ere jarraipena izango du. Euskararen Egunaren harira, euskal kantuen bingoa egingo dute 16:45etan hasita, eta ondoren, kantu biran ibiliko dira herrian zehar. Iluntzean Xeplan egingo duten afari meriendarekin amaituko dute eguna.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!