Pasahitza (zaharra)

Kilometroetako kanta aurkeztu dute

Tolosaldeko Ataria 2022ko mai. 30a, 09:43

Ibarrako Uzturpe Ikastola antolatzen ari den Kilometroak festak badu bideoklipa, eta ondorioz, abestia. Herritik herrira, bertatik bertara egindakoa.

Letra:

Metro karratu ikusezinetatik
Lurra landuz eskuez, bihotzetatik
Etorkizunaren lehen sustraietik
Kimu bihurtu gara hazi txikitik

Uoo

Kimu bihurtu gara hazi txikitik
Herritik
Bertatik

Ibarra da
Irribarra
Irriz ase alaitasun beharra

Ibarra da
Irribarra
Lehena, oraina eta biharra

Ibarra da
Irribarra
Euskara da, ikastola gu gara

Ibarra da
Irribarra

Munduko mila txokoetatik dantza
Aniztasunak onarpenean datza
Ez al da ingurugiro aberatsa,
Gure mila koloretako baratza?

Uoo

Gure mila koloretako baratza,
jolasa
ardatza

Ibarra da
Irribarra
Irriz ase alaitasun beharra

Ibarra da
Irribarra
Lehena, oraina eta biharra

Ibarra da
Irribarra
Euskara da, ikastola gu gara

Ibarra da
Irribarra

Ibarra da
Irribarra
Irriz ase alaitasun beharra

Ibarra da
Irribarra
Lehena, oraina eta biharra

Ibarra da
Irribarra
Euskara da, ikastola gu gara

Ibarra da
Irribarra

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!