Praktikak egin zituen Miren Maite izenez ezaguna zen zentroan, eta aurretiko erretiroa tarteko eskuz aldatu dute. «Berak proposatu zidan», kontatu du. Miren Maiteren lokalean geratzea erabaki zuen. Abuztuan obra egin, eta irailaz geroztik Maial izenarekin ari da lanean. Barru-barrutik ezagutu du estetika zentroa, eta ildo berari eutsi dio. «Bezeroek ezagutzen naute, eta badakite nola egiten dudan lana», azpimarratu du. «Ez naiz hutsetik hasi, beste harreman bat dago. Bezeroak eginak zeuden, eta gehiengo bat mantendu dut». Gustura dago lehen hilabeteekin, eta jende berriak ere barrura sartzeko pausoa eman duela esan du.
Zerbitzu asko eskaintzen ditu Maial estetika zentroan. Argizari bidezko depilazioa edo argi pultsatu bidezkoa egiten du; ile zuriak kentzeko elektrika ere erabiltzen du. Presoterapia ere egiten du. Presoterapia nekatutako hankentzat, zirkulazio txarrarentzat edo likidoen erretentzioa dutenentzako tratamendua da, «zelulitisarekin laguntzen du eta onura asko ditu», azpimarratu du.
Aurpegirako ere tratamendu ezberdinak eskaintzeko ditu. Aurpegiko garbiketa batetik hasi eta hidradermi tratamendura: «Jende askok egiten du». Korrienteekin egiten dugu lana, eta «aurpegiaren beharretara egokitzen gara». Gel ezberdinak baliatzen ditu horretarako, eta «oso erlaxagarria da», esan du.
Opari txartelak ditu jendeak gertukoei oparitzeko, eta esan du oso ohikoa dela aurpegirako garbiketa edota masajeak oparitzea. Solariuma du Maial estetika zentroan. Erlaxatzeko gorputz osoko masajeak egiten ditu; ordu erdi edo ordubeteko saioak. Gorputz osoko esfoliazio ere egiten du: «Hilda dauden zelulak kentzeko da, eta hurrengo produktua hobeto barneratu ahal izateko». Bekainetarako lifting eta iraunkor zerbitzuak ditu bezeroen aukeran, eta baita manikura eta pedikura ere.
Estetika zentroan erabiltzen dituen produktuak erosteko aukera ere eskaintzen die bezeroei. «Mary Cohr eta Guinot etxe Frantsesekin egiten dut lana», zehaztu du. Horrez gain, Skintimes etxeko produktuak erabiltzen ditu. Bartzelonatik ekartzen ditu, eta itsas kolagenoa dute. «Aurpegiari errutina on bat eman ahal izateko produktu guztiak ditut». Esaterako, Skintimes krema asko eskatzen diote: «Oso erraz saltzen da. Eguzkirako babes osoa du, orbanentzat balio du eta itsas kolagenoarekin erregeneratu egiten du azala. Testura erraza du, eta gizonezkoei ere gustatu egiten zaie».
Maial estetika zentroa
- Helbidea. Euskal Herria kalea, 12, Ibarra
- Telefonoak. 943 67 41 93 / 747 43 62 40
- Instagram. @estetika_Maial
- Facebook. @Maial estetika