Belabietako kadete eta jubenil taldeak eta Irati Larreta gimnasta, Gipuzkoako Txapelketara

Ataria 2022ko martxoaren 17a

Asteburuan Belabietako gimnastek bi txapelketetan hartu dute parte: amateur bigarren fasean eta udaberri torneoan.

Martxoaren 12an, Bergarako Labegaraieta kiroldegian egin zen amateur bigarren fasean, ondorengo emaitzak lortu zituzten: Kadete B taldea 11., Jubenil B taldea 4., kadete B mailan Irati Larreta 8. eta June Makibar 16., eta jubenil B mailan Aitana Zubeldia 17. Bergaran lortutako postuei esker, kadete eta jubenil taldea eta Irati Larreta Gipuzkoako Txapelketarako sailkatu dira. 
 
Martxoaren 13an, Donostiako Karmelo Balda frontoiaan udaberri torneoa izan zen jokoan, ondorengo postuak lortuz:
Alebin Muñagorri  taldea 14.a, Infantil A taldea 3. eta infantil B taldea 7.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!