Iganderako mendi irteera antolatu du Bidetxur Mendi Klubak

Ataria 2022ko martxoaren 10a

Ibarratik abiatu eta Gaztelutik barrena, Larte eta Minatxuri pasako dituzte ibiltariek, berriro ere Ibarrara bueltatzeko. 09:00etan izango da irteera, San Bartolome plazatik.

Bidetxur Mendi Klubak mendi irteera antolatu du igande honetarako. 09:00etan Ibarrako plazan jarri dute hitzordua eta aurrez ez da izenik eman beharko. Guztira 16,2 kilometroko ibilbidea egitea aurreikusi dute: Leaburutik Gaztelura, eta handik Minatxuri eta Larte igo, eta berriro ere Leaburutik pasata herriko plazara buelta. Denera 860 metroko desnibela izango du ibilbideak.

Ibiltarien artean Bidetxur mendu Klubeko lau kamiseta zozketatuko dituzte. Klubarekin harremanetan jarri nahi duenak bidetxuribarra@gmail.com helbidera idatzi ahalko du, edo bestela bere sare sozialen bidez egin ahalko da, Facebooken eta Instagramen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!