Haurrengan tratu txarrak prebenitzeko ikastaroa

Ataria 2022ko martxoaren 7a

Martxoaren 12an izango da, 09:30etik 13:30era bitarte. Guraso, irakasle, ikasle, eta orokorrean haurrekin lan eta esku hartzea duten profesionalei zuzenduta dago.

Ibarrako Udalak haurrenganako tratu txarren eta sexu abusuen inguruko ikastaroa antolatu du, prebentzioaren begiradatik. Garaitza elkarteak gidatuko du saioa, eta kultur etxeko areto nagusian egingo dute larunbatean. 09:30ean hasiko da jardunaldia eta 13:30ak aldera arte luzatzea aurreikusi dute.

Parte hartzeko izena eman beharko da aurre, kultur etxean bertan edota gizarte@ibarra.eus helbidera idatzita.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!