Ibarra sokatira taldeak finala jokatzeko txartela lortu du 600 kiloko mailan

Ataria 2022ko ots. 9a, 07:57

Gizonezkoen Ibarra sokatira taldekoak, Belabietan jokatutako 680 kiloko finalean.

Ibarra sokatira taldeko gizonezkoen 600 kiloko mailako zortzikoak finalean lehiatzeko txartela lortu du asteburuan. Erandion jokatu zen bigarren jardunaldia maila horretan, eta Ibarrak seigarren postua lortu zuen, 6 puntu jasoz.

Aurreko jardunaldian lortu zituzten puntuekin, guztira 14 lortu ditu, finalera pasa direnen artean bosgarren eginez. Ibarraz gain, Gaztedi, Beti Gazte, Ñapurrak, Goiherri eta Amaiur taldeak ariko dira finalean, larunbat honetan, 17:00etan, Arabako Pobes herrian.

Erandioko jardunaldian, emakumezkoen 500 kiloko lehen sailkapen jardunaldia jokatu dute. Ibarrako zortzikoak bigarren postua eskuratu zuen, 9 puntu lortuz. Bigarren jardunaldia Pobesen jokatuko dute.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!