Ibarrako udal liburutegia itxita egongo da abenduaren 31tik urtarrilaren 9ra

Ataria 2021eko abenduaren 29a

Urtarrilaren 10ean zabalduko dute berriro udal liburutegia, egun horretan, arratsaldez bakarrik.

Udal liburutegia itxita egongo da abenduaren 31tik urtarrilaren 9ra bitartean. Urtarrilaren 10ean zabalduko dute berriro; egun horretan arratsaldez bakarrik egongo da zabalik, 16:00etatik 20:00etara.
 
Neguko egutegiaren arabera, astelehenetan arratsaldez bakarrik irekiko da liburutegia. Asteko gainerako egunetan goizez eta arratsaldez egongo da irekita, hain zuzen, 10:30etik 13:00etara, eta 16:00etatik 20:00etara. 
 
Abenduaren 27tik 30era, berriz, ordutegi hau izango du udal liburutegiak: 10:30etik 13:00etara egongo da goizez irekita eta 16:30etik 19:30era arratsaldez.
 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!