Herrian erosteak badu saria

Ataria 2021eko abenduaren 21a

Istanbulera joateko bidaia bat zozkatuko du merkatarien elkarteak.

Ibarrako Merkatarien Elkarteak Gabonetarako zozketa berezia antolatu du. Herrian erosketak egitera animatu nahi dituzte herritarrak.

Urtarrilaren 4an zozketa berezia egingo dute Ibarran. Merkatarien elkarteak Gabonetarako zozketa berezia prestatu du eta zozketa eguna bitarte herrian bertan erosketak egiten dituztenek hartu dezakete parte, dendetan banatzen ari diren txarteltxoak beteta. Zozketan bi dira sari nagusiak, Istanbulera bidaia eta patinete elektriko bat. Baina Gabonetako 10 saski zozkatuko dituzte ere.

Ibarrako Merkatarien Elkarteak herriari bizia eman nahi dio eta horregatik, zozketaz gain, Olentzero eta Mari Domingiren puzgarriak jarriko ditu plazan hilaren 28an, 11:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 18:00etara.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!