Sokatira taldea bigarren, 4x4koan

Ataria 2021eko azaroaren 18a

Argazkia: POTRONKO

Euskal Herriko Sokatira Txapelketari hasiera eman zitzaion asteburuan, goma gaineko 4x4 modalitatean.

Gizonezkoetan 310 kiloko maila jardunaldi batera jokatu zen bederatzi talderekin eta Ibarrak zilarrezko domina lortu zuen. Beti Gazte izan zen irabazlea.

Datorren larunbatean, Antsoainen (Nafarroa) jokatuko da 4x4 modalitateko emakumezkoen 250 kiloko finala. Bertan izango da Ibarra taldea eta zazpi aurkari izango ditu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!