Ibarrak gaur aztertuko du Uemako kide izatea

Ataria 2021eko azaroaren 11

Uemak jakinarazi du Ibarrak gaur arratsaldeko osoko bilkuran aztertuko duela Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko kide egitea.

Erabakia onartuz gero Uemako 92. udalerria izango litzateke eta Tolosaldeko hogeigarrena. Aurretik Elduainek erabaki zuen Uemako kide egitea.

Euskal Herrian Euskaraz elkarteak 1988. urtean abiarazi zuen proiektua, hainbat udaletan aurkeztu zuen mozio batetik sortu baitzen Udalerri Euskaldunen Mugimendua. Mozio hark herri euskaldunetako udalek euskara hutsean lan egitea proposatzen zuen, eta Euskal Herriko 32 udalek onartu zuten. Mozioarekin batera, Euskararen Erabilpena Normaltzeko Udal Arautegia onartu zuten, administrazioan eta udalerrietan euskaraz bizitzeko eskubidea bermatzeko eta bitartekoak jartzeko asmoarekin.

 

 

Erlazionatuak

Gure hizkuntzak har dezan arnas

Josu Artutxa Dorronsoro 2021 mai 28 Amasa-Villabona   Zizurkil

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!