Bueltan da Ibarra martxan egitasmoa, herriko adinekoekin ibilbide osasuntsuak egiteko dinamika. Datorren astean, azaroaren 4an egingo dute lehen saioa eta hortik aurrera, ostegunero elkartuko dira. Emeterio Arreseko frontoian izango da hitzordua, 11:00etan, ostegunero.