Kultur lantegietan izena emateko aukera, zabalik

Ataria 2021eko irailaren 22a

Izena emateko matrikula orria kultur etxean fisikoki entregatu beharko da; azken eguna urriaren 6a izango da.

Aurten ere kultur lantegiak antolatu dituzte Ibarran eta dagoeneko zabalik da izena emateko epea. Ohi bezala, ikastaroak urriaren erdialdetik ekainaren erdialdera bitartean gauzatuko dira, eta ikasturtearen amaieran, lantegietan egindako lanekin osatutako erakusketa antolatuko dute kultur etxean. Sabel dantza, ehoziriak, pintura edota egur taila egiteko aukera egongo da, besteak beste.

Ikastaroetan izena emateko epea urriaren 6an bukatuko da eta horretarako lantegietan izenpetzeko kultur etxean dagokion matrikula orria beteta entregatu beharko da presentzialki. Ikastaroetan parte hartzeko beharrezkoa izango da COVID-19ari dagozkion segurtasun-neurriak betetzea.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!