Ibarrako azoka bueltatu da

Leyre Carrasco 2021ko ira. 19a, 13:19

Ibarrako piperra ardatz hartuta, 30 postu inguru bildu dira gaur Udalak eta Hauspoa elkarteak beste urte batez antolatu duten XXI. Ibarrako Azokan.

Inoiz baino gogotsuago bueltatu du Ibarrako Azoka, eta hain zuzen, XXI. azoka izan da gaurkoa. Iazko etenaldia ostean, Udalak eta Hauspoa elkarteak ekimena berreskuratzea erabaki zuten aurtengorako eta hala egin dute. Emeterio Arrese parkean eta Erraketistak frontoian eman diote hasiera 10:00etan, eta 14:00ak arte gauzatu da XXI. Ibarrako Azoka.

Gune bakar batean izan bada ere, 30 postu inguru jarri dira bertan eta besteak beste, elikagaiak eta artisautza produktuak izan dira, beti bezala, Ibarrako piperra ardatz hartuta. Gaur egungo osasun egoerara egokitutako azoka izan da ordea. Hortaz, lehiaketak eta tailerrak ez dira ikusi aurtengoan, eta plazara gerturatu direnek segurtasun neurriak errespetatu behar izan dituzte, jende pilaketak ekiditeko: sarrera eta irteera errespetatzea; musukoaren erabilera derrigorrezkoa; eta plazara sartu aurretik eta atera ondoren, eskuak gel hidroalkoholikoarekin garbitzea derrigorrezkoa izan da ere.

Dena den, betiko ildoari jarraituz elikagaiak eta artisautza postuak ez dira faltatu, eta bertan izan dira Ibarrako Piparra; Antton Billiote, biper eztia; Belazkabieta, ezpelerako biperra; Aldaba Zahar Elkartea; Ibarratik Misio Taldea; Iparra Beer garagardoa; Altxa Txapela Euskal Ekoizleak; Esther eta Chesus, ezpel egurra; Lanbera jostailuak; eta Otero pilotagilea, besteak beste.

Erlazionatuak

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!