Ibarrako Udalak pasa den larunbateko eraso homofoboak gaitzetsi ditu

Ataria 2021eko irailaren 10a

Herritar orok bere "afektibitatea eta sexualitatea askatasunez bizitzeko eskubidea" berretsi du udalak; biktimei eta haien senideei zein gertukoei elkartasun eta babesa adierazi diete.

Pasa den larunbatean hainbat eraso homofobo izan zirela salatu zuen Tolosaldeko Itaia antolakundeak. Horren aurrean, Ibarrako Udalak adierazi du "erabat gaitzesten dituela jarrera onartezin horiek".

Era berean, "herritar orok bere afektibitatea eta sexualitatea askatasunez bizitzeko eskubidea" berretsi du, eta "genero izaera ala sexu orientazioa libreki bizitzearen alde" konprometitu da.

Hori horrela, erasoa jasan duten biktimei, haien senideei eta gertukoei elkartasun eta babes osoa agertu die udalak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!