Asteburuan Ibarran eraso homofobo bat izan dela salatu du Tolosaldeko Itaiak

Ataria 2021eko irailaren 8a

Itaiak azaldu duenez, ustezko erasoa larunbat gauean gertatu zen; gizon talde batek hainbat gizon homosexualen aurka irainak, mehatxuak eta gatazka fisikorako saiakerak egin zituen.

Tolosaldeko Itaiak sare sozialetan zabaldu duenez, "larunbat gauean zehar, gizon talde batek irain homofoboak, mehatxuak eta gatazka fisikorako saiakerak errepikatu zituen hainbat gizon homosexualen aurka". Emakumeen Antolakunde Sozialistak erasoa gaitzetsi eta babesa adierazi die eraso homofoboa jasan zutenei.

"Kasu isolatuak izatetik urrun, eraso hauek bizi dugun errealitateari berezkoa zaion biolentziaren isla dira", esan dute. Horren aurrean, lanean jarraituko dutela gogorarazi dute, "zapalkuntza gabeko gizarte baten berme bakarra den antolakuntza komunista indartuz".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!