Jubeniletan, Lauburu Ibarrak balentria handia lortu zuen larunbatean: Espainiako Kopako azken faserako sailkapena. Ostiral honetan Madrilen egongo dira, koparen lehian buru belarri aurrera egiteko asmoz. Aitor Arevalo entrenatzailearen eta Oier Goikoetxea 'Boli'ren adierazpenak bildu ditugu Ataria Irratian.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?