Hitza da gure lurra

Ataria 2021eko apirilaren 24a

Iruratik bueltan jaso dute gaur goizean Ibarran Kutxa Birako kutxa. Iparra Hegoak antolatutako ekimenak Argentinan izan zuen hasiera, eta atzo eta gaur eskualdea zeharkatu ostean, Goierrirako bidea hartu du.

Goizeko 11:00etan puntual iritsi da Ibarrako plazara Kutxa Bira. Musikarekin eta txalo artean egin diote ongi etorria, Iparra Hegoak antolatutako egitasmoari..

Musika eta dantzarik ez da faltatu Ibarrako ekitaldian. Eta euskara ikasten ari diren Monikak eta Lolak irakurri dute kutxaren barruan herriz herri irakurtzen ari diren mezua. Herriz herriko aldarrikapenez gainera, Euskal Herri osoari zuzenduko zaion Hitza da gure lurra testua dago kutxan. Amets Arzallus bertsolariak idatzi du mezu orokor hori, eta herri guztietan irakurtzen dute, eta baita Ibarran ere. 

Euskararen aldeko ekitaldi batzuk bertan behera geratzearen «galera emozionalak» konpentsatzea du helburu egitasmoak. Ibarran ere sartu dituzten beraien ametsak eta nahiak kutxan, eta ohore hori euskara ikasten ari direnek izan dute.

70 bat herritatik igaroko da, eta maiatzaren 30ean Seguran amaituko du bere bidea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!