Koronabirusa

Ez dute baheketarik egingo Ibarran

Ataria 2021eko martxoaren 10a

Osasun sailak ez du beharrezkotzat jotzen baheketa orokor bat egitea Ibarran. Udala kezkatuta dago herriko intzidentzia tasarekin eta baheketa bat egiteko eskatu zion atzo, Osasun sailari.

Ibarrako Udalak atzo eskatu zion Osasun sailari herrian baheketa bat egiteko, baina ez dela beharrezkoa erantzun dio. Herrian atzemandako positiboen jatorria identifikatuta dagoela esan du Osasun sailak eta "egoera kontrolpean" dagoela. Gainera azken zazpi egunetan intzidentzia tasak beherakada txiki bat izan duela argudiatu du.

Egoeraren aurrean, Igor Zapirain alkateak esan du datozen egunetan herriko egoeraren jarraipena gertutik egingo dutela, eta herritarrei eskatu die osasun neurriak errespetatzea eta arduraz jokatzea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!