M8 Emakumeen Nazioarteko Eguna 2021

Libarratoiko irudiak bideo batean bildu dituzte

Ataria 2021eko martxoaren 10a

Martxoaren 5etik 8ra bitartean, Libarratoia ekimena egin dute Ibarran; emakumeek 5 kilometroko ibilbideak osatu dituzte herrian barrena.

Ibarrako Deabruak Kalera asanblada feministako kideek Emakumeen Nazioarteko Egunaren bueltan antolatu dute Libarratoia ekimena. Bi ibilbide prestatu zituzten horretarako, bat herrian bertan, eta bestea, mendi bideetatik barrena. Herriko emakumeek izan dute parte hartzeko aukera, eta denera 93 emakumek osatu dute ibilbidea. Ekimenean zehar ateratako argazkiekin bideo bat osatu du asanblada feministak.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!