Saharako emakumeen begiradak

Ataria 2021eko otsailaren 27a

Amaiera eman diote 'Sahara libre' zikloari Ibarran; herriko eragile ezberdinen artean, argazki erakusketa bat jarri dute herriko txoko ezberdinetan. Bost mural prestatu dituzte guztira.

Sahara libre zikloa iritsi da bere azken ostikoetara. Goizean egin dute azken ekimena herriko txoko ezberdinetan: argazki erakusketa bat muntatu dute eta irudiak martxo osoan izango dira ikusgai.

Mendebaldeko Sahara emakumeen begiradatik. Horixe da erakusketako gaia, eta Javi Julio argazkilariak ateratako argazkiak jarri dituzte herrian zehar.  Juliok berak ere hartu du parte muntaketan eta jarri dituzten argazki bakoitzeko azalpenak eman ditu.

Muntaketa egiteko, herriko hainbat eragilek hartu dute parte, eta eragile bakoitzari txoko batean aritzea egokitu zaio. Izaskun auzotik hasi dira argazkiak jartzen; auzotarrek hartu dute bertan parte. Uzturpe ikastolan jarraitu dute gero, ikastetxeko ikasleekin. Handik, herriko plazan eman zaio jarraipena Hauspoa elkartearen eskutik, eta ondoren, Txumitxa tabernaren aldamenean jarri dute beste argazkia, Deabruak Kalerako Ibarrako Asanblada Feministako kideek. Azkenik, eta erakusketarekin amaitzeko, Euskal Herria kale hasieran kokatu dute azkena, Alurr dantza taldekoek.

Guztira bost argazki jarri dituzte horrela herrian zehar. Argazki bakoitza zati ezberdinetan zegoen banatuta, eta eragileek, banan bana itsatsi behar izan dituzte muraletan, kolaren laguntzaz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!