Boluntarioak behar dira euskara praktikatu eta ibartar sentitu nahi dutenei laguntzeko

Ataria 2021eko otsailaren 25a

Ibarrako Euskara Batzordeak boluntarioak behar ditu ibartar zenbaitek euskaraz hitz egiteko duten erraztasuna handitzeko eta Ibarrara etorri berriak herriko eguneroko bizimoduan hobeto moldatzen laguntzeko. 

Boluntarioek egin beharrekoak honakoak direla argitu du ere: euskara praktikatu nahi dutenekin tertulia informalak izan; edo Ibarran denbora gutxi daramaten herritarrei Ibarrako eta Euskal Herriko ohituren berri eman.

Laguntza emateko prest daudenak ibarrauzoko@gmail.com helbidera idatzi dezakete edo 661 745 875 telefono zenbakira deitu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!