Fernando Narciso izango da Ibarrako PSE-EEren zinegotzia

Ataria 2021eko urtarrilaren 29a

Felix Asensio zenaren zinegotzi kargua hartuko du Narcisok, otsailaren 4an egingo den osoko bilkuran. "Lan egiteko asmoz" datorrela esan du.

Hurrengo osteguneko osoko bilkuran hartuko du kargua Fernando Narcisok. Felix Asensio zenaren lekua hartuko du, PSE-EE ordezkatuz. Narcisok esan du udalean "lan egiteko asmoz" datorrela eta bere "ezagutzaz baliatuta ekarpenak" egingo dituela. Baita ere esan du bere helburua "Ibarrako bizitzan parte hartzea" dela.

Gobernatzeko moduarekin eta udal gobernuak aurrera eramango dituen politikekin "zorrotza" izango dela ere esan du, baina eskua "luzatu" dio gobernu taldeari "elkarrekin eta elkarlanean" lan egiteko. 

Narciso Extremaduran jaio zen, eta Andoaingo zinegotzia izan da 20 urtez. Lanbidez komertzial teknikaria da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!