PSE-EEko Ibarrako zinegotzi Felix Asensio hil da

Ataria 2020ko irailaren 21a

Felix Asensio sozialista hil da gaixotasun luze baten ondorioz. Ibarrako zinegotzia zen eta baita Gipuzkoako Obra Hidraulikoen zuzendaria ere.

Gipuzkoako PSE-EEk atzo eman zuen heriotzaren berri. "Gaur egun tristea da sozialistentzat. Gizon on eta konprometitua joan zaigu, gizartearen ongizatearen alde lan egin zuen langile fin bat", esan zuen Eneko Andueza Gipuzkoako sozialisten buruak.

Asensio Ibarrako zinegotzia zen eta 2015ean Larraulgo zinegotzia ere izan zen. Ibarrako alkateak ere atsekabea azaldu du sare sozialen bidez: "Ibarrako Udaleko kide guztiok atsekabez hartu dugu heriotza". Familia eta gertukoei doluminak eman dizkiete.

Irunen jaio zen 1957. urtean eta Patxi Lopezen gobernuan Eusko Jaurlaritzako Portu eta Aireportuen zuzendaria izan zen. Irungo alkateordea izandakoa zen eta Gipuzkoako Legebiltzarreko kidea izan zen ere.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!