Emanaldi berezia prestatu du Alurrek 25. urteurrenerako

Tolosaldeko Ataria 2020ko abe. 23a, 10:15

Gonbidapenak eskatu beharko dira aurre: kultur etxean gaur, eta udaletxean abenduaren 28tik 30era. Pertsona bakoitzak gehienez bost gonbidapen jaso ahalko ditu.

Aurten bete ditu 25 urte Alurr dantza taldeak. Urte hasieratik emanaldi berezi bat prestatzeko lanetan murgildu zen taldea, baina pandemia egoerak oztopoak jarri eta guztia atzeratzea ekarri zien. Hala ere, zehaztu dute dagoeneko data berria: urtarrilaren 2an eskainiko dute emanaldia, Belabieta kiroldegian.

Dantzari ugarik hartuko dute parte emanaldian eta edukiera mugak kontuan hartuta, bi saio eskainiko dituzte: 17:00etan bata eta 19:30ean bestea. Saioa joan ahal izateko gonbidapenak hartu beharko dira aurrez. Gaur, kultur etxean hartu ahal izango dira eta abenduaren 28tik 30era bitartean udaletxean. Pertsona bakoitzak gehienez bost gonbidapen hartu ahal izango ditu.

Alurr dantza taldeak esan du, arazo eta neurriak medio, tinko eutsi diotela proiektu kulturala hedatzen jarraitzeari. Ikasturtean zehar klaseak online egin behar izan dituzte, eta ondorenean bueltatu dira berriro ere aurrez aurreko klaseetara. Azken hilabetean, gainera, Gattiu ikuskizun berria ere estreinatu dute eta Arineketan ikuskizunean parte hartu zuten. Gaur arte egindako lanekin eta urtarrilaren 2rako prestatu dutenarekin kultura segurua dela ikusarazi nahi du Alurrek, beste behin.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!