Arantzazuko Ama kalea oinezkoentzat soilik izango da aurrerantzean

Ataria 2020ko abenduaren 16a

Ibarrako kale horretan Gipuzkoako Urakek hornidura lanak egin ditu; ibilgailuentzat itxi egin dute kalea, beraz, oinezkoek soilik izango dute kale horretan ibiltzeko aukera.

Urri hasieran Gipuzkoako Urakek ur hornidura hobetzeko lanak hasi zituen Arantzazuko Ama kalean eta lanen ondoren lurzorua txukunduta utzi dute. Irisgarritasun trabak ekiditeko, hildako zuhaitzak eta hauen txorkoak kendu dituzte, "oinezkoentzat eragozpen gabeko espazio bat sortuz". Kale hori aurrerantzean oinezkoentzat bakarrik izango denez, sarrerak itxi egin dituzte ibilgailuentzat. 

Ibarrako Udalak adierazi du auzo horretan aparkatzeko dagoen arazoaren jakitun dela eta alternatiba desberdinak aztertzen ari dela gaur egun.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!