Ibarrako Udalak gizarte politikak, politika feminista eta aniztasuna arloan diru laguntzak emango ditu. Besteak beste, lankidetza proiektuei, gizarte zerbitzuen arloan diharduten elkarteei, generoaren berdintasunaren alde ari diren elkarteei eta erretiratuen elkarteei begirako laguntzak dira.
Azaroaren 30a baino lehen aurkeztu beharko dira eskaerak udaletxean, eta oinarri guztiak ikusgai jarri dituzte Ibarrako Udalaren webgunean.