Kultur lantegietan izena emateko azken eguna ostirala izango da

Ataria 2020ko urriaren 7a

Izen emate orria Ibarrako Udalaren webgunetik deskargatu daiteke eta kultur etxean aurkeztu beharko da ostirala baino lehen; gainerakoan online ere eman daiteke izena.

Honako ikastaro hauetan eman daiteke izena: sabel dantza, ehoziriak, altzariak zaharberritzea eta konpontzea, pintura eta eskulanak. Ikastaro guztiak urritik ekainera bitartean izango dira.

  • Sabel dantza. Ostiraletan, 16:00-18:00. Prezioa: 106,35 euro.
  • Ehoziriak. Astearteetan, 15:30-17:30 eta ostiraletan 18:00-20:00. Prezioa: 106,35 euro.
  • Altzariak zaharberritzea eta konpontzea. Astelehen eta asteazkenetan, 19:00-21:00. Prezioa: 212,10 euro.
  • Pintura. Astearte eta ostegunetan, 16:00-18:00. Prezioa: 212,10 euro.
  • Eskulanak. Astelehen eta asteazkenetan, 17:30-19:30. Prezioa: 212,10 euro.

Izena online eman daiteke edota bestela, izen emate orria deskargatu, bete eta kultur etxera eraman beharko da. Ostirala izango da apuntatzeko azken eguna.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!