Urriaren 14an zabalduko dute Bizi Nahi elkarteko bulegoa

Ataria 2020ko urriaren 7a

Bazkideek kuotak ordaintzeko aukera izango dute data horretatik aurrera, eta Corellako txangorako ordaindutako zenbatekoa itzuliko zaie bazkideei.

Urriaren 14an irekiko dute klubaren bulegoa. Betiko moduan, 11:00etatik 12:45era egongo da irekita, astelehenetan, asteazkenetan eta ostiraletan.

Irekiera data horretatik aurrera, bazkideek kuotak ordaindu ahal izango dituzte (oraindik ordaindu ez dituztenek). Bestetik, Corellako txangoaren baliogabetzea kobratu ahalko da eta Gabonetako loteria eta saskiaren partaidetzak hartzeko aukera ere izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!