Moriako errefuxiatuen aldeko janari bilketa egingo dute Ibarran

Ataria 2020ko irailaren 24a

Ostiraletik igandera bitarte, janari bilketa egingo du Zaporeak elkarteak larrialdi egoeran dauden errefuxiatuei laguntzeko; ostiralean plazan, eta larunbatean eta igandean Euskal Herria kalean egongo dira.

Euskal Herri mailan janari bilketa egiten ari da Zaporeak elkartea, Moriako errefuxiatuei laguntza eskaini ahal izateko. Ibarran, hiru egunez egingo dute bilketa. Ostiralean, 18:00etatik 20:00ak bitarte plazan izango dira; eta larunbatean eta igandean, bi gunetan jarriko dute bilketa puntua 10:30etik 13:00etara: kultur etxe parean (EH kalea) eta Euskal Herria kaleko sarreran (anbulategi inguruan).

Honako zerrenda osatu dute, gehien behar dituzten elikagaiekin:

  • Arroza luzea
  • Garbantzuak
  • Dilistak
  • Babarrunak
  • Makarroiak
  • Atuna eta sardina latak
  • Oliba olioa
  • Espeziak (piperbeltz zuria eta beltza, kuminoa eta currya)
  • Esne hautsa
  • Barrita energetikoak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!