Udazkeneko kultur agenda osatzeko bilera

Ataria 2020ko irailaren 22a

Ostegunean, hilak 24,  19:00etan egingo dute bilera. Parte hartu nahi dutenek bihar, asteazkena, 16:00ak baino lehen eman beharko dute izena.

Udazkenean zehar herrian antolatu daitezkeen ekintza eta ekimenen inguruan eztabaidatzeko helburuz, eragile eta herritarrei bilerarako deia luzatu die Ibarrako Udalak. Ostegunean bilduko dira, hilak 24, 19:00etan. Bileran parte hartzeko aurrez eman behar da izena eta apuntatzen diren pertsona kopuruaren arabera erabakiko dute non bilduko diren. Bihar 16:00ak baino lehen eman behar da izena kulturetxea@ibarra.eus helbidera idatzita edo 943 67 03 99 telefono zenbakira deituta.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!