Unai Iribar, hirugarren Oñatin eta Lehendakari torneoko irabazle

Ataria 2020ko irailaren 21a

Lehendakari torneoko azken proban sailkapen orokorraren lehen postuari eutsi ahal izan dio Laboral Kutxa taldeko ibartarrak.

Gomur Cantabria Infinita taldeko Pelayo Sanchezek lortu zuen garaipena XXXIII. Oñatiko Proban. Asturiarra tropeletik ihes egin zuen helmugatik 30 bat kilometrotara eta berak bakarrik zeharkatu zuen, ostean iritsi zen 21 lasterkariz osatutako taldetik minutu eta erdiko abantailaz. Talde horretan Xabier Isasa (Goierrri Kirol Elkartea) izan zen indartsuena, eta bigarrena Iribar izan zen. Proban eskuratutako puntuekin Lehendakari torneoa lehen aldiz irabaztea lortu du txirrindulari ibartarrak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!