Liburutegiko zerbitzu gehienak eskura, baina babes neurriak hartuta

Tolosaldeko Ataria 2020ko ira. 21a, 09:48
Iturria: Facebook

Ibarrako liburutegian, beste guztietan bezalaxe, COVID-19ari aurre egiteko neurriak hartu dituzte. Gaurtik aurrera zerbitzu gehienak daude martxan, baina segurtasun neurriak zaindu behar dira.

Horiek horrela, 6 urtetik gorakoek derrigorrez erabili beharko dute maskara eta pertsonen arteko 1.5 metroko distantzia utzi beharko da, ondorioz, baimendutako eserlekuak bakarrik erabili ahal izango direlarik. Era berean, gel hidroalkoholikoa erabili beharko da eta 10 urtetik beherakoek heldu batekin joan beharko dira. LH5 eta 6 mailetako gaztetxoak bakarrik joan ahalko dira, baina mailegu zerbitzua erabili ahalko dute bakarrik, izan ere, liburutegiko kontsulta mahaiak, ordenagailuak eta abar DBH 1 mailatik aurrerakoek bakarrik erabili ahalko dituzte. Hori bai, bakarka joan beharko dira eta prest dauden lekuak erabili ahalko dituzte.

Edukierari dagokionez, gorako solairuan 11 pertsona egon ahalko dira eserita eta 6 zutik, eta beheko solairuan 10 pertsona eserita eta 5 zutik. Haur txokoa itxi dute eta itzultzen diren mailegatutako materialak kultur etxeko sarreran dauden kaxetan utzi beharko dira aste beteko berrogeialdia pasatzeko.

Ordenagailua eta inprimagailua erabiltzeko aukera izango da; 2 ordenagailu lanak eta kontsultak egiteko izango dira eta hirugarrena inprimatzeko soilik erabiliko da. Eta mahaiak eta eserlekuak erabili ondoren, mahai-gainetan dauden desinfektatzaileekin garbitu beharko dira. Erabiltzaileak arduratuko direlarik horien garbiketaz.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!