Urrian ekingo diote ikasturteari Belabieta Kirol Klubekoek

Tolosaldeko Ataria 2020ko ira. 17a, 16:59

Dagoeneko irailaren 14an hasi ziren entrenamenduekin amateur mailakoekin, hau da, kadete, jubenil eta seniorrekin. Saioak garbitasun eta segurtasun neurri egokiak errespetatuz egiten ari direla diote, horretarako prestatu den protokoloa jarraituz.

Urriaren 1ean Eskola Kirola martxan jarriko denez Belabieta Kirol Klubak egun horretan emango dio gimnasia erritmikoko ikasturteari hasiera, momentu horretan jada adin guztietako jendea hasiko da-eta entrenamenduekin.

Izen emateak belabieta_ke@yahoo.es posta elektronikora mezu bat bidaliz egin daitezke edo telefonoz: 657 719 533 (Laura) 662 125 497 (Saioa) eta 688 863 363 (Aintzane).

Hauek dira aurreikusten dituzten ordutegiak:

HH5, LH1 eta LH2: astelehen 16:30-18:00 edo/eta ostiral 17:30-19:00
LH3 eta LH4: asteazken 16:30-18:00 edo/eta ostiral 17:30-19:00
LH5 eta LH6: astearte eta ostegun 17:30-19:00 edo ostegun eta ostiral 17:30-19:00
DBH1 eta DBH2: astearte (16:30-18:00) eta ostiral (16:00-17:30) edo astearte eta ostegun 17:30-19:00
DBH3 eta DBH4: astearte eta ostegun 16:30-18:00 edo astelehen (16:30-18:00) eta ostiral (16:00-17:30)
Jubenil eta senior mailakoekin ordutegiak aurrerago zehaztuko dituzte.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!