Hirigintzaren inguruko hainbat puntu erabakiko dituzte osoko bilkuran

Ataria 2020ko irailaren 10a

Osoko bilkura gaur egingo dute Ibarrako Udalean; hirigintza batzordearen irizpenen inguruko erabakiak hartuko dituzte.

Gaur bilduko da Ibarrako udaleko udalbatza osoko bilkuran. Bertan, uztailaren 28ko osoko bilkurako akta onartuko da eta bestetik, irailaren 3ko Hirigintza batzordearen irizpenen inguruko erabakiak hartuko dira: alde batetik, Gurutzeaga azpieremuko xehetasun azterketa bigarren aldiz jendeaurrean izan ondoren, jasotako alegazioen erantzuna eta bestetik, Ibarrako Plan Orokorreko Gurutzeaga azpieremuko xehetasun azterketaren behin betiko onarpena.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!