Voithen akordioa lortu dute

Ataria 2020ko martxoaren 11

Atzo arratsaldean batzarra egin ondoren, langileen batzordeak enpresak egindako proposamena onartu du eta greba eta mobilizazioak bertan behera utzi ditu.

Langileen batzordearen esanetan, akordioarekin enpresan dauden soldaten arteko aldea "txikitu" egiten da, nahiz eta aitortu duten oraindik ere badagoela lana egiteko. Batzarra egin ondoren eta langileen batzordeak proposamena onartuta, greba eta mobilizazioak bertan behera utzi dituzte. Voith Paper SA-ko langileek greba egunak iragarriak zituzten martxoaren 4, 11, 17, 18, 25 eta 26rako.

Bestalde langile ordezkariek jakinarazi dute 76 langileri eragingo dion ERTE bat mahai gainean duela Voith enpresak, apiriletik abendura arte luzatuko dena, "eskaeren jaitsiera bat dela eta". Kontsulta epea datorren ostiralean abiatuko dela jakinarazi du langileen batzordeak eta ERTE hau "bertan behera" uzteko eskatu du.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!