Voitheko langileek greba egingo dute sei egunez

Ataria 2020ko otsailaren 21a

ELAk eta LABek salatu nahi dute Ibarrako enpresa horrek gero eta azpikontrata eta ABLE gehiago erabiltzen dituela.

Martxoaren 4, 11, 17, 18, 24 eta 25ean greba egitera deituta daude Voitheko langileak. Langile batzordean ordezkaritza duten bi sindikatuek antolatu dute —ELAk sei ordezkari ditu, eta LABek, hiru—, eta «langileen babes zabala» jaso du.

Lanuztearen bitartez, lortu nahi dute zuzendaritzak enpresa hitzarmena betetzea, sindikatuen ustez hari izkin egiteko neurriak hartu dituelako azken urteetan. Batetik, salatu dute azpikontraten eta ABLE aldi baterako lan enpresen erabilera areagotu egin duela lan batzuk egiteko. Bestetik, saiatzen ari da lan hitzarmena ez aplikatzen «gazteei eta emakumeei», haien «kalteberatasuna baliatuta».

Irakurri gehiago hemen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!