Emeterio Arreseko obrengatik trafikoa moztuko da

Ataria 2020ko otsailaren 4a

Datozen egunetan errepidea altxatzeko lanak egingo dituzte, eta horrek eragotzi egingo du ibilgailuen joan-etorria aste osoan zehar. 

Emeterio Arrese kaleko hiritartze lanak direla eta, ibilgailuentzako bidea moztuko dute bi zentzuetan. Datozen egunetan egingo dituzte lanik garrantzitsuenak, eta horretarako, ibilgailu guztientzat sarrera mugatzea nahitaezkoa izango da. Errepidea altxatzeko lanak dira egingo dituztenak eta ondorioz, guztiz moztuko da trafikoa, otsailaren 4an eta 5ean, 8:30etik 17:00etara. Eta otsailak 6an eta 7an kalea erabat moztuko da ordutegi jarraian, asfalto lanak amaitu arte. 

Ibarrako Udaletik, bertako bizilagunei eta herritar guztiei eragozpenengatik barkamenak eskatu diete. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!