'Kartzelatik askatasunera' erakusketa, bisitarien zain

Eneritz Maiz Etxarri 2019ko azaroaren 16a

Itziar Moreno eta Aitzol Iriondoren eskutik Kartzelatik askatasunera erakusketa jarri du, kultur etxean, Ibarran sortu berri den Deabruak Kalera Asanblada Feministak.

Hilaren 29a bitartean ikusgai egongo dira koadro eta eskultura ezberdinak. Gaur egin dute irekiera inaugurazioa, eta datozen egunetan edozeinek ikusteko aukera izango du. 

Baina gaurkoa hasiera baino ez da izan. Datozen egunetarako ekitaldi ezberdinak antolatu dituzte Deabruak Kalera taldeko kideek.

Azaroak 25ari begira, atzo, Deabruak Kalera Asanblada Feministak eta Gaztezulok murala margotu zuten.  Txumitxa tabernaren parean jarriko dute.

EGITARAUA

AZAROAK 19, ASTEARTEA

19:00.Kattalin Minerren Moio liburuaren aurkezpena, kultur etxean.

AZAROAK 25, ASTELEHENA

Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna.

AZAROAK 26, ASTEARTEA

19:00. Mahai ingurua: Emakumea eta kartzela, emakumezko preso ohien arteko mahai ingurua, kultur etxean. Rebeka Calvo arituko da moderatzaile lanetan.

AZAROAK 29, OSTIRALA

20:30.Azken ostiraleko elkarretaratzearen ondoren, Intziri taldearen emanaldia, Subegi elkartean.

Ondoren. Afaria Subegin bertan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!