Ibarrako piparra Ezpeletako Biper festan izango da

Ataria 2019ko urriaren 25a

Asteburuan ospatuko da Ezpeletan festa. Ibarrako piparraren postua merkatu estaliaren plazako zuhaztian izango da. 

Biper festaren bueltan Ezpeletan antolatu den egitaraua honakoa da:

  • Urriak 26, larunbata:
    Egun guztian zehar herriko kaleetan: piperren eta eskualdeko produktuen salmenta. Txaranga eta fanfarreen jaialdia herriko kaleetan zehar.
  • 17:00etan, San Etienne elizan: “Ezpeletan kantuz” koruraren kontzertua.
  • 20:00etan, merkatu estalian: Afaria musikaz alaiturik.

 

  • Urriak 27, igandea:
  • Egun guztian zehar herriko kaleetan: piperren eta eskualdeko produktuen salmenta.
  • 10:00etan, elizan: Meza nagusia Ezpeletako koralarekin, piperren bedeinkapena. Kofradien desfilea herriko kaleetan zehar.
  • 12:00etan, gazteluaren aurrealdean: Entronizazio zeremonia, "2019ko piperraren sari-banaketa".
  • 12:30ean, kontzertu-aperitiboa herriko musikariek alaituta.
  • 15:30ean, pilota plazan: animazio musikala.

Bertaratzen diren herritarrei Ibarrako piparraren postua bisita dezaten dei egin diete.​

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!