2016an ekin zitzaion Ibarra Martxan egitasmoari. Iaz 40 lagun inguru elkartu ziren ostegunero, eta gaur, 50etik gora izan dira. Ikasturteari hasiera emateko panelak jarri dituzte herriko hainbat puntutan. Bat Emeterio Arrese parkean eta bestea anbulatorio inguruan. Ekimenaren inguruko informazioa duen panelak dira, eta helburua, jende gehiago animatzea.